Euskal Herriko naturagune babestuak
Euskal Herriko naturagune babestuak izendatzeko eta zaintzeko prozedurak lurralde eta estatu bakoitzeko araudi eta legeetan ezarrita daude, hots, ez dira berdinak Euskal Herri osoan.
Ipar Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinio Atlantikoetako prefekturak zenbait toki ditu sailkatuak Europar Batasuneko Natura 2000 sarearen barruan, eta ondorengo hauek Euskal Herrian daude:
- Zuberoako Basabürüko mendi garaiak
- Arbailako basoa, Zuberoan
- Iratiko basoa
- Donibane Garaziko mendiak (Nafarroa Beherea)
- Aldudeko mendiak (Nafarroa Beherea)
- Baigura mendia
- Mondarrain eta Artzamendi mendiak (Lapurdi)
- Larrun eta Xoldokogaina (Lapurdi)
- Txingudiko badia (Lapurdi)
- Urdazuri ibaia (ibaiaren bidea, bartak eta estuarioa, (Lapurdin)
- Errobi ibaia
- Bastida eta Milafrangako padurak
Nafarroa Garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroa Garaian naturagune babestuen sare bat dago, hainbat esparruz osatua.
Erreserba integralak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru dira, eta guztira 487 hektarea dituzte:
- Lizardoia, Iratiko oihanean.
- Ukerdi, Nafarroako mendebaldeko Pirinioan
- Aztaparreta, Nafarroako ekialdeko Pirinioan
Natura erreserbak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]38 dira, eta guztira 9.171 hektarea dituzte.
Aisiarako natura eremuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orgiko hariztia, Lizason (Ultzama): 77,7 hektarea.
- Leurtzako urtegiak, Urrotz, Beintza eta Labaien herrien artean: 381,5 hektarea.
Natura lekuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]28 dira, eta guztira 931 hektarea dituzte.
Hegaztien babesgune bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]13 dira, eta guztira 71.805 hektarea dituzte.
Basa fauna babesteko eremuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 dira, eta guztira 2.815 hektarea dituzte.
Natura parkeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Foru Erkidegoko administrazioan, parke naturalak deritzete, eta PN siglarekin adierazi ohi dira euskarazko administrazio dokumentazioan. Hiru dira:
Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Era bateko edo besteko babesa dute, halaber, ondoren aipatuko ditugun beste izendapenetako edozein duten hainbat eremuk. Parentesi artean, euskarazko administrazio dokumentazioan dituzten siglak.
- Monumentu naturalak (MN).
- Paisaia babestuak (PB).
- Erabilera publikoko mendi katalogatuak (EPM)
- Nafarroako oihan ondareko finkak (NOF).
- Mendi babesleak (MB).
Euskal Autonomia Erkidegoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Autonomia Erkidegoan Natura Babesteko Legea (16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa) dago indarrean eta honek hiru motako esparruak izendatzen ditu: Natura parkeak, biotopo babestuak eta zuhaitz bereziak. Horiez gain, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak lege propio baten bidez du ziurtatua babesa.
Natura parkeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legeak honako parke naturalak ditu izendatuak:
- Izkiko natura parkea (Araba)
- Armañongo natura parkea (Bizkaia)
- Gorbeiako natura parkea (Araba-Bizkaia)
- Pagoetako natura parkea (Gipuzkoa)
- Aiako Harriaren natura parkea (Gipuzkoa)
- Aralar (Gipuzkoa)
- Aizkorri-Aratzeko natura parkea (Gipuzkoa-Araba)
- Urkiolako natura parkea (Bizkaia-Araba)
- Valderejoko natura parkea (Araba)
Biotopo babestuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrizko legerian natur erreserba, natur monumentu edota paisaia babestu izena hartu duten natur espazioak dira. Bost eremuk jaso dute izendapen hau.
- Iñurritza, Zarautz, Gipuzkoa
- Itxina, Bizkaia
- Biasteriko Aintzirak, Biasteri, Araba
- Gaztelugatxe, Bizkaia
- Leitzaran ibaia, Gipuzkoa
- Bizkaiko Meatzaldea, Bizkaia
Zuhaitz apartekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoan izendatuta dauden zuhaitz apartekoak 25 dira.
Urdaibaiko Biosferaren Erreserba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak ezarri zuen natura-gune babestu hau. Biosfera-Gebenaldea edo Biosferaren Erreserba (sarriago) erabili izan da administrazio dokumentazioan euskaraz eremu hau izendatzeko.
Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badira beste era bateko babesa duten inguruneak, Lau Haizeta parkea esaterako.[erreferentzia behar]
Hezeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babes berezia merezi dute, biodibertsitate aberatsa daukatelako hainbat hezegunek.
Une honetan bost dira modu batez edo bestez babestutako zonaldeak:
- Jaitzubia erreka eta ibarra (Hondarribia): 15 hektarea.
- Plaiaundiko Parke Ekologikoa (Irun): 23,4 hektarea.
- Bidasoko uharteak: Galera, Hirukanale eta Santiago Aurrea (Irun).
- Txorien uhartea (Hendaia).
- Abbadia. Site Natural Protegé (Hendaia): 350 hektarea. Ikus, Abbadia jauregia.
Oraindik babes garbirik ez duten zonaldeak:
Babes inguru hauek legalki figura hauen bitartez daude babestuta:
- Ramsarreko hitzarmena, 2002ko urriaren 24 erregistroa, 1264.zenbakia.
- Natura 2000 sarea
- Euskal Autonomi Erkidegoko hezeguneak babesteko plana
- Txingudi Babesteko Plan Berezia: Igungo Udalak 1994an eta Hondarribiko Udalak 2011an onartua.
- Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua (ES-0000243 kodea)
- Batasunaren Garrantzizko Lekua (LIC Es-2120018)